Télécharger

Distance

15,8 km

Dénivelé positif

794 m

Difficulté technique

Modéré

Dénivelé négatif

794 m

Altitude maxi

935 m

Trailrank

32

Altitude mini

276 m

Type d'itinéraire

En boucle
  • Photo de Amaiur - Alkurruntz - Amaiur (zirkularra)
  • Photo de Amaiur - Alkurruntz - Amaiur (zirkularra)
  • Photo de Amaiur - Alkurruntz - Amaiur (zirkularra)
  • Photo de Amaiur - Alkurruntz - Amaiur (zirkularra)
  • Photo de Amaiur - Alkurruntz - Amaiur (zirkularra)
  • Photo de Amaiur - Alkurruntz - Amaiur (zirkularra)

Durée

5 hours 13 minutes

Coordonnées

1369

Publié

18 septembre 2021

Recorded

septembre 2021
Partager
-
-
935 m
276 m
15,8 km

Vu 34 fois, téléchargé 1 fois

près de Amaiur / Maya, Navarra (España)

Oharra: Txango honek ez ditu marka gehiegirik (hasieran Done Jakue bidetik joaten bada ere) eta, batzuetan (oso gutxitan), iratzeek eta oteek bidea desitxuratzen dute.
GPSa eramatea gomendagarria da.
Hori dela eta, zailtasun ertaineko ibilbide bezala sailkatu dut.

AMAIUR

Otsondoko portutik hurbil, Iruña aldetik Baztango azken herria da Amaiur. Betidanik udalerri independentea, 1969. urtean beretu egin zen Baztan Haranarekin.

Eliza aurkituko dugu lehenik, erdi arokoa omen dena. Hau pasatuta hain famatua den arkuak emanen digu ongi etorria. Amaiur kale nagusi bakar eta luzeko herria da, bertara ematen duten etxe guziek. Aipatzekoa Borda jauregia, XVIII. mendeko eraikin dotorea.

Herriko bestak Abuztuaren 15ean izaten dira eta izen handikoak dira urtero ospatzen diren artzain txakur lehiaketa eta baztan-zopa eta zikiro jateak.

1922. urtean Amaiurko monumentua eraiki zen denboretan gotorlekua zegoen toki berean. Izan ere 1522. urtean Gaztelarekin elkartu nahi ez zuten Nafarroako erreinuko azken defendatzaileak gogor aritu ziren borrokan hemen. Gotorleku hartan San Francisco Javier zenaren Miguel bere anaia zegoen bertze gizonen artean.

1522 – 2022

Talde lana eta auzolana tresna nagusi direla, gure helburu nagusiak dira gazteluan lanean segitzea eta bisitarien gunea eraikitzea.

Amaiurko herriaren eta Gaztelu Elkartearen ekimenez, 2006an hasi zen Aranzadi Zientzia Elkartea inguru horiek arakatzen, eta handik aitzina egindako lanek arrunt aldatu dute bistan duguna.

Indusketa arkeologikoei esker, lurpean gelditu ziren oinarriak agertu zaizkigu eta, hauekin batera, gure HISTORIA: gudu zelaian aurkitutako lehendabiziko ezpata, atea, ur putzua…

Aranzadikoak eta amaiurtarrak lan bikaina egiten ari dira auzolanean. Harrien bila etorri eta Herria aurkitu dutela diote.

HISTORIA

1512an gaztelar-aragoitarrek gaztelua okupatu zuten nafarrengandik. Hurrengo hamarkadan, hainbat aldaketa egin zizkioten gazteluari, areago gotortuz, Errenazimentuko gerra tekniketara egokitzeko. Harresi gehigarri bat eraiki zuten posizioa sendotzeko. 1521eko urriaren 12an, bertan gotortutako gaztelarrek amore eman zuten nafar legitimisten aurrean. Hala ere, Karlos V.aren indar inperialen kontraerasoaren aurrean, nafar indar gehiago metatu ziren bertan: 1522ko uztailaren 15ean, Iruñetik abiatutako 7.000 gerlariko espedizio espainiarrak setioa jarri zion gazteluari.

Bake garaian, posizioak hamazortzi gerlariko garnizioa izaten zuen, baina ordurako, 200 nafar gerlari inguru elkartu ziren Amaiurren posizioa babesteko. Setioak astebete iraun zuen, baina erresistentzia alferrikakoa zen, indarren arteko aldea militarki handiegia baitzen. Nafarrak 1522ko uztailaren 19an errenditu ziren, Mirandako kondearen aurrean. Abuztu hasieran, indar okupatzaileek gaztelua zartarazi zuten nafar legitimistek berriz erabil ez zezaten. Bertako hondarrak, harri eta material gehienak, berrerabili egin ziren beste eraikin batzuetan. Harrezkero, aztarnak baizik ez dira geratu.

MENDIAN KONTUAN IZAN BEHARREKO AHOLKUAK:
• Eguraldiaren iragarpena irten aurretik aztertu.
• Zure mailara egokitutako ibilbidea aukeratu eta ingurukoei jakinarazi nora joanen zaren.
• Ekipamendu egokia eraman.
• Eramaten duzun guztia ekarri behar duzu itzuleran: zaborra, ontziak, etab.
• Markak errespetatu.
• Animalia basatiak urrunetik behatu, isilik.
• Ez zigarro-puntarik bota, ez eta sua egin ere.
• Mendiko beste erabiltzaile batzuengan pentsatu.

Commentaires

    You can or this trail