-
-
1 040 m
198 m
0
3,5
7,0
13,91 km

Vu 384 fois, téléchargé 7 fois

près de Eyerhalde, Aquitaine (France)

Bidarrai eta Baigorri artean dagoen Urdos auzotik Iparlara eginiko ibilbide zirkularra. Iparlaren orma ederra aurrez aurre ikusteko aukera ederra ematen du ibilaldiak. Urdos-etik irten eta Harrietako leporaino igo gara, igoerak ez du atsedenaldi handirik, ia gehiena pistaz da. Behin lepotik, Tutulia tontorreraino igo gara eta hemendik gainez gain ikuspegi eder eta saien hegaldiez gozatuz Iparla tontorrera.
Iparla tontorrean hamailetakoa egin ondoren beheruntz egin dugu Iparlako leporaino. Lepotik beheruntzako lehen zatia oso pikoa da. Bidezidor estu batetik egiten da jeitsiera bortizki. Bustia izan ezkero oso irristakorra. Jaitsiera bortitza eta gero paretaren behekaldetik joan gara zeharka, ondoren Bastida aldera daraman pista hartzeko. Bastidatik Urdoserako bidea ongi seinalatua dago.
Mendi ederra benetan, duen orma zarra zoragarria da.

Commentaires

    You can or this trail