-
-
957 m
167 m
0
2,8
5,7
11,37 km

Vu 1157 fois, téléchargé 13 fois

près de Bidarray, Aquitaine (France)

Zihur aski Euskal Herriko mendi ederrenetako bat izan daiteke. Duen kresterioa egiteko erraza eta oso oso ederra da. Mendi honetatik ditugu ikuspegiak ere zoragarriak dira, Itxusiko haitzak eta Iparla oso gertu ditu.
Guk igoera Sumuseko bentan hasi genuen. Bertara iristeko lehenengo Bidarraira iritsi. Bidarrairako sarreran dagoen zubia pasa eta eskuinera hartu. Ondoren bigarren zubitxo bat pasa genuen. Baserri eta etxetxo artetik joan gara errekaren eskuinaldetik hirugarren zubitxo batera iritsi arte.Zubia pasa eta lehen bi guruztbideetan ezkerreruntz goruntz hartu.Azkenean parkin txiki batera iritsiko zarete. Kotxea hemen utzi behar da eta Sumus bentara oinez jaitsi.
Sumus bentatik gailurrerako bidea zoragarria da. Kresterio singularra benetan.Igoera lasai hartu hasiera batean gailurra dela ematen duenak ez bait da izaten. Hiru bat kasko pasa behar dira.
Jaitsiera mendiaren mendebaldetik egin dugu.Lehenik Gorostiko leporaino jaisti gara, hemen basoan sartu eta iparraldera egin dugu. Basoan harrespillas eginiko borda bat eta haritz mardulak ikusi ditugu. Basoaren behekaldera iristean erreka zubi autsi batetik zeharkatu dugu et aondoren pista aurkitu dugu. Pista jarraituz Sumus bentara itzuli gara.

Ibilbide guztiz gomendagarria animatu egitera!!!

http://mikiribar.blogspot.com.es/2013/05/irubelakaskoa-edo-alkatxuri-sumus.html

Commentaires

    You can or this trail