Coordonnées 1430

Publié 23 août 2019

Recorded août 2019

  • Rating

     
  • Information

     
  • Easy to follow

     
  • Scenery

     
-
-
1 921 m
1 535 m
0
3,7
7,4
14,81 km

Vu 176 fois, téléchargé 9 fois

près de Larrau, Nouvelle-Aquitaine (France)

Ibilbide hau Larrauko mendatean abiapuntua da eta bertan Orbizkaia, Beltzulagaina, Gaztearrigaina, Otxogorritxipia, Otxogrorrigaina eta Otxogorri tontorretara igoera dugu. Ia 15 kilometrotako txangoa, 800 metrotik gorako igoeraduna.

Ibilbide polita, bereziki eguna argia bada, bertatik Ori mendiaz gain Pirinioetak hainbat tontorren ikuspegi ederrak ditugulako. Larrau, Erronkari eta Zaratizuko haranak ere ikusgai dira. Kontutan izan eremu honetan haizea gogor astintzen gaituela eta maiz lainoak sartu egiten direla.

Ibilbidea eta altimetria.







Kotxea Larrauko mendatean utziko dugu eta eskuineko aldera bideratuko gara. Ezkerretik eta denbora laburragoan Ori mendira igotzeko aukera dugu.















 Hasieran txangoan zehar ikusiko ditugun aurren mugarria dugu. Honko hau 237 bis da.



 Ori mendiko profil lirainak lagun izango ditugu txango gehienean zehar.







 Aurreneko tontorra, Orbizkaiarena, mugarri batez somatu daiteke. Oraingoan 238.







 Orbizkaiateik jaitsi eta mendi lepo batetara iritsiko gara. Hantxe izango dugu hurrengo mugarria, 239.



 Iparraldetik edo eta hesia zeharkatu gabe jarraituko dugu.



 Iparraldetik edo eta hesia zeharkatu gabe jarraituko dugu. Beltzulagainara igotzeko.











 Tontor honetan usategiak ditugu.



Aldapa beherat jarraitu eta bertze mendi lepo batetara iritsiko gara, hantxe 240 zenbakidun mugarria topatu arte.











 Apur bat aurrerago GR-12 a utziko dugu eta zuzenean Gaztarrigaina mendiaren aldapei ekingo diogu.



Osis txiki bat agerian gelditu da, beraz kontuz.















 Azkenean Gaztarrigainara iritsiko gara.











 Alano mendien ingurua, Peña Forcarekin



Aldapa apur bat jaitsi, mendi lepora iristeko.



 Han 242 zenbakidun mugarria dugu.



 Igoera hasterakoan, zuzenean mendi-ertzerantz bideratuko gara.



 Hasieran 243 mugarrira iritsi eta geroago,





































GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/08/larrauko-mendatetik-otxogorrigainera.html
Waypoint

237 Mugarria

Ibilbideko aurreneko mugarria. Gogoratu mugan ibiliko garela txango osoan.
sommet

238 Orbizkaia

Orbizkaia mendian dago mugarri hau.
Waypoint

Mendi-lepoa 242

Mendi-lepo honetan 242 mugarria dago
Waypoint

243 mugarria

Izenik gabeko tontorrean dagoen mugarria.
Waypoint

244 mugarria

Bertze mugarria
Carrefour

Bidegurutze 01

Igoeran zuzen jarraituko dugu eta ondoren bertze aldetik, magaletik bueltatuko gara.GRa
Carrefour

Bidegurutze 02

Igoeran zuzen tontorrera bideratuko gara baina itzulera eskuineko magaletik egingo dugu.
sommet

Beltzulagaina

Beltzulagaina mendia
Waypoint

El Puerto

GR 12a jarraituz El Puerto eremura iritsiko gara.
sommet

Gaztarrigaina 241

Gaztarrigaina mendia. Bertan 241 mugarria dugu.
stationnement

Larrauko mendatea

Larrauko mendatean dugu abiapuntua.
Waypoint

Mendi-lepoa 239

Mendi-lepoan 239 mugarria dago.
Waypoint

Mendi-lepoa 240

Mendi-lepo honetan 240 mugarria dago eta hesia amaitxen da.
Waypoint

MULIDOIA

GR12ko bidea bertze eremu honetatik igarotzen da.
sommet

OTXOGORRI

Tontor nagusia. Bertan dago erpin geodesikoa eta buzoia.
sommet

Otxogorrigaina

Otxogorrigainako tontorra. Toki askotan gailur bakarra ageri da, bertzean buzoia dagoelarik.
sommet

Otxogorritxipia 245

Otxogorritxipiko tontorra. Bertan 245 mugarria
Waypoint

Osina 1

Osin txiki bat ireki da puntu honetan. Paisai karstikoan gaudela gogoratuz.

3 commentaires

  • Photo de Axelko1

    Axelko1 23 mai 2020

    Eguraldi ederra atzokoa. Urte pila Otsogorrigainera joan gabe, ez dago galtzerik baina laguntzarekin hobe. Esker mila

  • Photo de Mikel Oz

    Mikel Oz 1 juin 2020

    Egia da egurandia ona delarik ez dagoela galtzeko arriskurik, bainan kontutan izan maiz lainoak dena inguratzen duela eta askotan bat batean agertzen dela.

  • Photo de Axelko1

    Axelko1 1 juin 2020

    I have followed this trail  vérifié  View more

    Eguraldi ederra atzokoa. Urte pila Otsogorrigainera joan gabe, ez dago galtzerik baina laguntzarekin hobe. Esker mila

You can or this trail