-
-
298 m
46 m
0
6,8
14
27,09 km

Vu 79 fois, téléchargé 3 fois

près de Saint-Palais, Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes (France)

Donapaleu

Donapaleu Nafarroa Behereko ipar-ekialdeko udalerri bat da, Amikuze eskualdeko herriburua. 2013. urtean 1854 biztanle zituen.

XIII. mendearen hasieran Nafarroako erregeak Iriberri izeneko hiribildua sortu zuen eskualdeko epaitegi eta kartzela ezartzeko (egungo Gambetta karrikan zeuden). Horrexegatik errege armarria eman zion.

1351an Karlos II.a Nafarroakoak hiribilduari moneta xehatzeko eskubidea eman zion, 1672ra arte langia martxan izango zena.

Joanes III.a Nafarroakoak 1472an foruak eman zizkion: ostiraletako azoka, ardi-azoka neguko asteazkenero eta Pazko astelehenean zaldi-azoka.

XVI. mendean Gaztelako Erresumak Nafarroa konkistatu zuenean, Henrike II.ak bertan Nafarroako Gorteen egoitza plazaratu zuen, Luis XIII.a Frantziakoak Pauera eramango zuena.

Errege jauregia udaletxe bihurtu eta Donejakue bideari esker herria garatu zen. Luis XVI.a Frantziakoak 1784ko azaroan ediktu argitaratu eta Arrozen zegoen Utziat hospizioa, Izuran zegoen Haranbeltz hospizio eta Donapaleun bertan zegoena desegin eta Donapaleun ospitalea eraiki zuen, «Nafarroako gure Erresumaren hiriburua zelako».

1790eko martxoaren 4eko Legeak Frantziako departamenduak eta barrutiak sortu zuen. Era horretan, Ipar Euskal Herria eta Bearnok Behe Pirinioak izeneko departamendua sortu zuten. Ipar Euskal Herrian hiru barrutiak sortu zituen: Maule, Donapaleu eta Ustaritze. Lapurdin egindako gehiegikeriak zirela eta egoitza Ustaritzetik Baionara aldatu zuten. Direktorioak izenen aldaketa bultzatu zuen iraultzaileak izan zitezen. Horrexegatik Donibane Garazi Nive-Franche, Ustaritze Marat-sur-Nive (Marat zela eta), Itsasu Union, Arbona Constante, Baigorri Thermopyles (Termopiletako gudua zela eta), Donapaleu Mont-Bidouze, Luhuso Montagne-sur-Nive, Donibane Lohizune Chauvin-Dragon, Ainhoa Mendiarte eta Zuraide Mendialde bihurtu ziren.

Donapaleuko barrutia Bidaxune, Akamarre, Garrüze, Iholdi, Larzabale, Ortzaize, Baigorri, Donibane Garazi, Donamartiri eta Donapaleuko kantonamenduek osatu zuten. Bestetik, Donapaleuko Kantonamenduak Aiziritze, Amendüze-Unaso, Arberatze-Zilhekoa, Arboti-Zohota, Behaskane-Laphizketa, Gamue-Amikuze-Zohazti, Gabadi, Ilharre, Larribarre-Sorhapürü, Ostankoa, Donapaleu bera eta Uhartehiri udalerriek osatua izan zen.

Iturria: Wikipedia.

Commentaires

    You can or this trail